Egun Ero: ekainak 1

Jota Su proiektu musikaleko Alazne Fernandez eta Josune Ilundain elkarrizketatu ditugu gaurko saioaren lehen zatian, eta zuzenean abesti bat ere jo digute. Saioaren bigarren zatian, berriz, kolaborazio bikoitza izan dugu: Arantxa Agirreurretak Bizieneko talaiatik hausnarketa berri bat, ikasturteko azkena, ekarri digu lehenik; gero, Leontzio Uhartek Basaburuko azken berriak ekarri dizkigu.

Erabilitako kantak:

-Goxua'n Salsa - Bueltatzen

-MICE - Zertarako iraun

-Jota Su - Maitasun nortasun

-The Gossip - Heavy cross