Egun Ero: maiatzak 25

Amezti.eus 2022ko mai. 25a, 12:08

Arazo teknikoengatik ezin izan dugu goizeko 10:00etan zuzeneko emisiorik egin gaurkoan. Ondoren, ordea, irratsaioa osorik grabatzeko aukera izan dugu, eguneko errepikapenetan entzungo dena. Lehen zatian, Ramon Albistur Erason bizi den clown-a elkarrizketatu dugu, bere clown ibilbidearen inguruan eta larunbatean Erason eskainiko duten inprobisazio ikuskizunaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, feminismoaren atal berri bat izan dugu. Señora bertso sariketaren II. edizioaren inguruan Naiz irratiak Maider Arregiri egindako elkarrizketa entzun dugu.

Erabilitako kantak:

-Ibil Bedi - Eskerrak bideari

-Hezurbeltzak - Belarrimotzak

-Keike - Gaixorik dago mundua

-Frikun - Buhamia baten gisara

-Itoiz - Marea gora