2022/05/21 21:00

Bestak

Errugbi gaupasa

Errugbi gaupasa
Larraintzarko pilotalekua, Ultzama

Aurten 350 pertsonendako egiten zuten afaririk ez da izanen, baina kontzertuak, DJ-ak eta ohiko antzerkia eta sopresak izanen dira. Zozketa ere eginen dute: Divertis bidai agentziako 300 euroko bonoa eta zonaldeko produktuek osatutako saskia ere eskuragai izanen da. Gainera, gaueko 12:00ak baino lehen sartzen direnendako oparia banatuko dute. Besta amaitzerakoan autobusa izanen da Donoeztebe eta Elizondora, eta, Iruñera.