Egun Ero: apirilak 27

Amezti.eus 2022ko api. 27a, 10:47

Irratsaio feminista gelditu zaigu gaurkoa. Saioaren lehen zatian Ane Lindane elkarrizketatu dugu, ostiralean Latasako Biltegian eskainiko duten 'Despotorre show' ikuskizunaren inguruan. Bigarren zatian, berriz, feminismoaren tarte berri bat izan dugu. Gaurkoan, herri mugimenduen barruko eraso sexistez diharduen Trapu zikinak asanbladan garbitzen dira ikusentzunezkoaren zati batzuk entzun ditugu, Topatu gazte atariak sortutakoa.

Erabilitako kantak:

-Verde Prato - Neskaren kanta

-La muchacha y La otra - No me toques mal

-Vulk - Amodioa kartzelan