Egun Ero: apirilak 13

Amezti.eus 2022ko apirilaren 13a

Cederna Garalur elkarteko Amaiur Unzueta gonbidatu dugu gaurko saioaren lehen zatira, apirilaren 24an hasiko den Mendialdeko Azoka Ibiltariaren inguruan gehiago jakiteko. Saioaren bigarren zatian, kirolaren inguruko kolaborazio hirukoitza izan dugu: Maddi Bracok La Unica errugbi taldeko nesken azken partiduetako kronika egin digu; Pello Kañamaresek herri kiroletako berriak ekarri dizkigu; eta azkenik, Aitor Paternain pilota kontuez aritu zaigu.

Erabilitako kantak:

-Physis versus nomos - Auhen xuxurlatuak

-Vinagre de moderna - Bacillus Thuringiensis

-M.I.A. - Paper planes