Egun Ero: martxoak 29

Amezti.eus 2022ko mar. 29a, 12:25

Eskualdeko haur eskoletako kideekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, Nafarroako 0-3 plataforma egiten ari den mobilizazioez eta exijitzen dituzten hobekuntzez gehiago jakiteko. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio bikoitza izan dugu: Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Miren Uhartek gaztetxoendako kontsumoen inguruan antolatu duten Scape Roomaz hitz egin digu lehenik, eta Iban Baztanek Atezko azken berriak ekarri dizkigu ondoren.

Erabilitako kantak:

-Peru Galbete - Amets hura

-Aloe Blacc - I need a dollar

-Uger - Denok gara Truman

-The Busy Twit & Tres - Nanko