Egun Ero: martxoak 21

Amezti.eus 2022ko mar. 21a, 12:12

Esther Lakasta Basaburuko alkatea elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, Udabe eta Beramendi artean eraikitzekoa den industrigunearen inguruan. Saioaren bigarren zatian, euskararen inguruko kolaborazioa izan dugu Felix Altzelai teknikariaren eskutik: Korrika Kulturalaz, Osasun Etxeetako lanpostuei euskara eskakizuna egiteko abian jarri duten kanpainaz eta beste hainbat kontuz aritu zaigu.

Erabiilitako kantak:

-Ibil bedi - Eskerrak bideari

-Frikun - Botere afera

-Buitraker - FMI

-C.W. Stoneking - The love me or die