22. Korrika

Korrika Kulturala iritsi da eskualdera

Amezti.eus 2022ko mar. 18a, 12:11

Ohitura bihurtu da, Korrikarako berotzen laguntzen digun Korrika Kulturala. Olagueko Mus Txapelketak abiaraziko du gaur, hitzordu anitzez osatutako programazioa.

Musa, kontzertuak, pelikulak, bertsolaritza, tailerrak... mota askotariko hitzorduek osatzen dute aurtengo eskualdeko Korrika Kulturala. Gaurdanik eta apirilaren 9ra bitartean eskualdea zeharkatuko dute ekintza kulturalek. Lehenengoa Olaguen izanen da gaur, mus txapelketa antolatu baitute ostatuan, 18:00etan. 

Bi batzorde aritu dira buru belarri programazioa osatzeko. Bata, Ultzama, Odieta, Atetz eta Anue bailarak batuz. Bestean Imotz eta Basaburua ibili dira elkarrekin. Hemen dituzue bakoitzak prestatu dituen egutegiak osorik.

Ultzama-Odieta-Atetz-Anue:

 

Basaburua-Imotz:

 

Korrika Kulturalak euskarazko hitzordu kultural mordoa ekarriko dizkigu, aurreko edizioetan bezala. Baina,  gogoratu, apirilaren 5ean, asteartearekin, zeharkatuko duela 22. Korrikak gure eskualdea. Arraiztik sartuko da gurean, goizeko 10:05ean, Baztanetik etorria, eta Alkotz eta Iraizotz pasatu ondoren 10:44ean zeharkatuko du Larraintzar. Ondoren, Auza pasatu ondoren Basaburuan sartu eta Gartzarondik pasatuko da, 11:49an Jauntsaras igarotzeko. Handik Berueteraino igoko da Basaburutik atera eta Aldatzerako bidea hartzeko. Hurrengo esteka honetan ikusi dezakezue ibilbidea osorik eta xehetasun guztiak: https://www.korrika.eus/eu/ibilbidea.