Egun Ero: martxoak 17

Amezti.eus 2022ko mar. 17a, 12:46

Kolaborazio bikoitza izan dugu gaurko Egun Ero irratsaioan: lehen zatian, Irantzu Perez aizaroztarrak krimen nobelako gomendio berriak ekarri dizkigu, eta bigarrenean, Leontzio Uhartek Basaburuko azken nobedadeak kontatu dizkigu. Bukatzeko, 15ERO zozketa egin dugu, eta hamabostaldi honetako saria, Errigorako saski eder hori, Imozko gitarra ikastarokoen taldera joan da! Zorionak neskak!!

Erabilitako kantak:

-Anari - Lagun izoztua

-Bananas - Ulia

-Saraka - Sabrosón