Egun Ero: martxoak 16

Amezti.eus 2022ko mar. 16a, 11:49

Esther Carrizo klown-a elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, ostiralean Latasako Biltegian eskainiko duen 'Susanaren iraultza' ikuskizunaz. Saioaren bigarren zatian, berriz, kirolaren inguruko kolaborazio hirukoitza izan dugu: Herri kiroletako berriak ekarri dizkigu Pello Kañamaresek, La Unica errugbi taldearen azken partiden kronika egin digu Maddi Bracok, eta pilota kontuak ere izan ditugu Aitor Paternainen eskutik.