Egun Ero: otsailak 23

Amezti.eus 2022ko ots. 23a, 11:54

Aurreko asteburuan Imotzen historiaren 'berregitean' diharduen talde bat izan zen, bikingoen garaia irudikatzen. Aker Gorriak taldea zegoen ekimenaren atzean, eta bertako kide Aurora Gonzalez elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Bigarren zatian, kolaborazio bikoitza izan dugu: maitasun erromantikoaren inguruan Mari Luz Estebani egindako elkarrizketa entzun dugu batetik, eta ondoren, Anueko berriemaile Isabel Oiartzunek hango berriak ekarri dizkigu. 

Erabilitako kantak:

-Physis versus nomos - Ahuen xuxurlatuak

-Bananas - Ulia

-Broken Brothers Brass Band (Tapiarekin) - Kodea