Egun Ero Kantuz: Edurne Gerendiain Goñi

Amezti.eus 2022ko ots. 18a, 11:00

Lizasoko (Ultzama) Edurne Gerendiain Goñi izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Gaur egun Iruñean bizi bada ere, eskualdearekin harreman estua izaten jarraitzen du. Gaztetatik, lan desberdinak egin ditu eskualdean: Lizasoko Ostatuan eta Gerendiaingoan, postari lanetan, eta duela gutxi arte, Ultzamako Parke Mikologikoaren kudeaketan. Bere istorioa eta hamar kantuen zerrenda entzun nahi?