Egun Ero: otsailak 16

Amezti.eus 2022ko ots. 16a, 10:47

Aiora Jaka itzultzailea elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, larunbat goizean Etxalekun izanen baita 'Literatur geraldiak' ekimenaren baitan, berak itzulitako Nirliit liburua aurkezten. Saioaren bigarren zatian, Ihabengo Bizieneko talaiatik gurekin bat egin du Arantxa Agirreurretak, kolaborazioaren tartean txerri bodaz eta bestelakoez hitz egiteko.

Erabilitako kantak:

-Frikun - Bachata obsesion

-Glaukoma - Gure kaiola

-Gosariak - Zoroetxeko harresia