Egun Ero: ilbeltzak 31

Amezti.eus 2022ko urt. 31a, 13:40

Aizarozko Jorge Diez Ihortx elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Izan ere, bere marrazkien erakusketa du jarrita Jauntsarasko Apeztegiberrin, eta bere ibilbideaz gehiago jakin nahi izan dugu. Saioaren bigarren zatian, berriz, internazionalismoaren inguruko kolaborazio berri bat izan dugu Txuri Ollo imoztarraren eskutik: azken hilabeteotan puri-puri dagoen Ukrainako gatazkaren berri ekarri digu.

Erabilitako kantak:

-Diabolo kiwi - Etzidamu

-Itoiz - Hegal egiten

-Ezpalak - Itzala