Azken plazak, Musika eta Mugimendua ikastaroan

Amezti.eus 2022ko urt. 25a, 13:28

Haur txikiei zuzendutako musika eta mugimendua ikastaroa antolatu du aurten ere Aralar Musika eskolak, eta azken plaza libreak gelditzen direla iragarri dute.

2018ko haurrei zuzendutako ikastaroa da musika eta mugimendua, hau da,  hiru eta lau urte bitartekoiei. Unai Artola irakasletako batek azaldu zigunez: "Soinu, intentsitate eta abiadura desberdinak lantzen ditugu txikiekin, eta horretarako musika grabatua, perkusioa eta mugimendua darabiltzagu". Izan ere, tailerraren helburua, haurrak musikaren munduan pixkanaka sartzea eta horiei gustura sentiaraztea da.

Taldeak sortu dira dagoeneko,Ultzaman eta Basaburuan otsailaren eta martxoaren 11n, 18an eta 25ean, 16:00etatik 16:45era bitartean izanen dira saioak. Baina oraindik badago tokia haur gehiagorendako. Izena emateko: 672 122 472 edo info@aralar.org

Behiko estekan klikatuz gero Unai Artolari Esan Erran irratiko Egunero irratsaioan egindako elkarrizketa duzue entzungai.