Elkarrizketa

3-4 urteko haurrendako musika eta mugimendu tailerra, Aralar Musika Eskolan

Amezti.eus 2022ko urt. 20a, 10:25

Azken urteetan bezala, aurtengoan ere haur txikiendako Musika eta Mugimendu tailerra antolatu du Aralar Musika Eskolak. 2018an jaiotako haurrei zuzenduta dago ekimena, eta izena eman nahi dutenak astea bukatu baino lehenago jarri beharko dira harremanetan eskolarekin. Unai Artola irakaslea elkarrizketatu dugu.

"Soinu, intentsitate eta abiadura desberdinak lantzen ditugu txikiekin, eta horretarako musika grabatua, perkusioa eta mugimendua darabiltzagu", azaldu du Artolak. Tailerraren helburua, haurrak musikaren munduan pixkanaka sartzea eta horiei gustura sentiaraztea da.

info@aralar.org helbide elektronikora idatziz edo 948 50 44 89 edo 672 122 472 telefonoetara deituz jar daiteke antolatzaileekin harremanetan.