Egun Ero: abenduak 23

Amezti.eus 2021ko abe. 23a, 11:19

Elkarrizketaren tartean Zepelorekin hitz egin dugu. Urtarrilaren 8ko Bilboko euskal presoen aldeko manifestaziorako eskualdean izanen den autobusaz; eta, Euskal Herriko mus txapelketaren azkeneko berrien inguruan. Kolaborazioan sukaldaritza tarte berri bat izan dugu, Auzako Ana Maria Gubiaren eskutik: tiramisu arina. Gainera, opor aurreko azken 15ERO ZOZKETA! Irratsaioaren bukaeran, adi, sorpresatxo bat ere eskaini dizuegu...eskerrik asko Irungo Joxeja gure entzuleari neguko oporretako bertso polit horiek bidaltzeagatik!