Egun Ero: abenduak 1

Amezti.eus 2021eko abenduaren 1a

Txapeldun Bihotza bakarrizketako aktore den Ainhoa Ruiz Aisa elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, larunbatean emanen baitu ikuskizuna Larraintzarko Bentan. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio bikoitza izan dugu: Arantxa Agirreurretak hausnarketa berri bat ekarri digu Bizieneako talaiatik, eta Luis Mariñelarenak, Lanzko berriak.

Erabilitako kantak:

-Pasadena - Goibela arnasten dute

-Black Pumas - Colors

-Ibil Bedi - Lorerik gabe

-Estitxu Pinatxo - Ehiza

-AFU - Te vas