Egun Ero: azaroak 4

Amezti.eus 2021ko aza. 4a, 10:40

Arrosa Sareko topaketen inguruan Iraitz Gesalaga koordinatzaileari elkarrizketa egin diogu gaurko saioaren lehen zatian. Bigarrenean, musikari lotutako atal baten errepikapena entzun dugu, Iñaki Larraiotz musikariaren eskutik. Bukatzeko, ikasturteko 15ERO zozketaren lehena izan dugu! Herritarrek bidalitako audio-erantzunak entzun eta Errigorako bi saski eder zozketatu ditugu. Zorionak irabazleei!

Erabilitako kantak:

-Estitxu - Ehiza

-Muyayo - Especular es espectacular