Elkarrizketa

Lizasoko pestak ospatuko dira ostiraletik aurrera

Amezti.eus 2021ko urr. 26a, 10:35

Iaz bertan behera gelditu ondoren, azkenean, bueltan dira eskualdean festak! Lizasokoak ospatuko dituzte ostiral honetatik astelehenera, eta egitarau zabala prestatu dute herriko gazteek. Antolakuntzan aritu den kide batekin hitz egin dugu gaurko saioan, Ixiar Bracorekin.

Erronda kopera, mozorro lehiaketa, kontzertuak, dj-ak, bazkariak... Denetik izanen da Ultzamako herrian asteburuan zehar. Hainbeste hilabetean festarik ospatu ezin izan denez, pentsatzekoa da gogoz hartuko dituztela aurtengoak lizasoarrek eta inguruko herrietakoek.