Egun Ero: urriak 13

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, urriaren 15eko Landa Eremuko Emakumeen egunaren harira antolatu dituzten ekimenez. Saioaren bigarren zatian ikasturteko kolaborazio berrietako bat estreinatu dugu: Amaia Legarrak pedagogia eta haurren heziketari lotutako gaiak ekarriko dizkigu. Atxikipenaz aritu zaigu gaurkoan.

Erabilitako kantak:

-Bebe - Busco-me

-Sorkun - Rescue me

-Onki Xin - 2Lasser