Egun Ero: irailak 29

Amezti.eus 2021ko ira. 29a, 10:46

Joseba Irazoki musikaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostiralean kontzertua eskainiko baitu bakarka Larraintzarko zentro zibikoan. III izeneko bere azken diska atera berri du Joseba Irazoki eta Lagunak taldearekin. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio berri bat estreinatu dugu: Bizieneako talaiatik. Arantxa Agirreurretak gai desberdinak ekarriko dizkigu hilero. Gaurkoan, animaliekiko eta abereekiko dugun harremanaz aritu zaigu.

Erabilitako kantak:

-Mursego - Cumbia villera de la ciudad armera

-Joseba Irazoki - Ikusezina

-Zeinke - Antiheroiak

-Stay Homas, Oques Grasses - The bright side