Egun Ero: irailak 21

Amezti.eus 2021ko ira. 21a, 11:12

Elkarrizketaren tartean eskualdeko AEKko arduradun Beatriz Buldain izan dugu gaurko saioan; izan ere, euskaltegian matrikulatzeko kanpaina abian dute honezkero. Saioaren bigarren zatian, berriz, zinemaren inguruko kolaborazioa izan dugu Maider Urzelairen eskutik. Ikasturteko lehen bi telesail eta pelikula gomendioak ekarri dizkigu.

Erabilitako kantak:

-Txuma Murugarren - Proposamena

-Kojon Prieto y los Huajalotes - Entrale al Euskera, Buey!

-Aaron Frazer - Over you