2021/08/10 18:30

Pilota

Antiguako pilota torneoa, Larraintzarren

Antiguako pilota torneoa, Larraintzarren
Larraintzarko pilotalekua, Ultzama

Euskal Herriko afizionatu mailako torneo zaharrena da Antiguakoa eta urtero udan Donostiako auzoan egiten da. Aurtengoa jaialdi berezia izatea nahi izan dute, eta ohiko kokalekua aldatuko du egun batez. Larraintzarko frontoi zaharrak 100 urte betetzen dituela aprobetxatuz, eta Julian Lajosek duela 50 urte irabazi zuenez bere lehenengo buruz burukoa, Ultzamatik abiatuko dute Antiguako Torneoa. Lajos bera omenduko dute astearteko jardunaldian.