Ur-jolasak eginen dituzte asteazkenero Larraintzarko igerilekuan

Amezti.eus 2021ko uzt. 12a, 10:51

Ultzamako Udalak Iparmank Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean haurrendako ur-jolasak anotlatu ditu asteazkenetan, Larraintzarko igerilekuan. Doakoa izanen da ekimena, eta egun bakoitzerako eman daiteke izena. Uztailaren 14an, 21ean, 28an eta abuztuaren 4an izanen dira ur-jolasak.

Bost urtetik gorako haurrei zuzendutako ekimena da asteazkenetakoa, eta arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitartean eginen dira. Jardueren artean, jolasak, dantza, zirkua, ginkana eta beste hainbat izanen dira.