Atzeratu egin dute asteburuko Herri Kirol Txapelketa

Amezti.eus 2021ko uzt. 12a, 09:51

Nafarroako orga joko, lokotx biltze eta arpana txapelketak jokatzekoak ziren joan den asteburuan Donezteben, baina Malerrekan azken egunetan atera diren positibo kopurua dela eta, atzeratu egin behar izan dituzte.

Besteak beste, Ainhoa Iraizotz ultzamarrak jokatu behar zuen Donezteben lokotx biltze txapelketan, larunbatean. Hango Udaletik ostiralean jakinarazi zioten, ordea, larunbateko saioak atzeratzea erabaki dutela. Hasiera batean, uztailaren bukaeran edo abuztuan jokatuko dira Donezteben bertan Herri Kirol Txapelketak, baina ikusi beharko da osasun egoerak zein bilakaera izaten duen.