Ainhoa Iraizotz, Nafarroako Lokotx Biltze txapelketako finalean

Amezti.eus 2021ko uzt. 8a, 13:31

Larunbat honetan jokatuko du Ainhoa Iraizotz eltsoarrak Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketako finala, Doneztebeko Bear Zana Plazan. Arratsaldeko 18:00etan jokatuko dira finalak.

Urteak daramatza eltsoko kirolariak lokotx biltzen, eta iaz bigarren postua eskuratu zuen Nafarroako txapelketan. Urtarrilean jokatu zen Euskadikoan, berriz, txapelduna izan zen ultzamarra. 1,25 metrotara jarritako 50 lokotx bildu beharko dituzte larunbateko saioan, eta sei arerio izanen ditu aurrez aurre Iraizotzek: Irune Biurrun, Ainhoa Etxegarai, Maika Ariztegi, Sara Zapata, Alba Cobo eta Lucia Etxeberria.

Lokotx biltzeaz gain, orga joko eta arpana txapelketa ere jokatuko dira larunbatean Donezteben.