Egun Ero: apirilak 22

Amezti.eus 2021ko api. 22a, 10:39

Larunbatean Aizarozko Kultur Etxean egonen den Bocabits ikuskizuneko Iban Perez elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Umorea eta musika uztartuko dituzte ikuskizunean. Saioaren bigarren zatian bidaien atal berri bat izan dugu: gaurkoan, Iñaki Larraiotz ultzamarrarekin Japonia eta Hong-Kong aldera joan gara. Bukatzeko, 15ERO zozketa egin dugu!

Erabilitako musikak:

-Mugaldekoak - Botika horizontala

-The Potes - Amonaren lentejak

-Crystal Fighters - Plage