Egun Ero: martxoak 11

Amezti.eus 2021ko mar. 11a, 10:37

Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdiaren inguruan hitz egin dugu gaurko saioaren lehen zatian Garbiñe Ortega zuzendari artistikoarekin. Datorren astelehenean da hastekoa Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia. Saioaren bigarren zatian, bidaien atal berri bat izan dugu: gaurkoan, Iñaki Ariztegirekin Argentinara bidaiatu dugu. Saio bukaeran, 15ero zozketa egin dugu!

Erabilitako musikak:

-Petti - Inozoak ispilu bila

-Kokein - Itzalak

-EraBatera - Orbela

-MCOnak - Zaharrak berri

-Fanfare Ciocarlia - I am your gummy bear