Elkarrizketaren tartean Ernaizu kooperatibako Virginia Gerendiainekin hitz egin dugu. Lau urtez Orokietako ostatua eta bertako eskape gela kudeatu ondoren, zergatik itxi duten azaldu digu. Kolaborazioaren tartean Irantzu Perezen nobela beltzako gomendio berri bat jaso dugu. Gainera, 15ero Zozketarekin itzuli gara, Tia Maritxuren gazta sorta bat banatu dugu gaur eta Iosu Isturiz odietarrak eraman du Erripara! Zorionak!