Egun Ero: abenduak 9

Amezti.eus 2020ko abenduaren 9a

'Nahiak Nahi' musikariarekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostiralean Larraintzarko Zentro Zibikoan ematekoa duen kontzertuaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, berriz, udalerrietako kolaboratzaileek haien zonaldeko berriak ekarri dizkigute: gaurkoan, Ultzamako Leire Etxeberria eta Odietako Iosu Isturitz izan ditugu gurekin. 

Erabilitako musikak:

-Nahiak Nahi - Iluntasuna soilik

-Kai Nakai - Denboraren atea

-Itoiz - Elurretan

-Joseba Tapia - Putzu guztiek dute hondoan Apoa