Guztira 62 pertsona izan dira logeletan isolatuta sintomekin, horietatik batek izan ezik senda agiria jaso dute denek.
Nafarroako Gobernuko webgunean jakitera ematen dira egunero Osasun Etxeek errejistratzen dituzten kasuak, eta gurean gora egin dute positiboek azken egunetan, apirilaren 22an 10 kasutan astebetez egon ondoren, 17raino egin dute gora gaur. Arrazoia, Osasun Etxean azaldu digutenez, isolatuta egon direnei test azkarrak egin izana da. Test azkar hauekin birusarekin kontaktuan egon den jakin daiteke, antigorputzak neurtzen baitituzte. Hori izan da kasuen gorakadaren arrazoia, beraz.
Dena den, isolatuta egon direnen artean, guztiek senda agiria jaso dute dagoeneko, kasu bakarra izan ezik.
Alarma egoeran gaudenetik, bi bizilagunen heriotza ezagutu dugu koronabirusak eraginda, Lantzen. 90 eta 79 urteko bi anai izan ziren zendu zirenak. Gainera, Mutiloan bizi zen Alkozko gizon bat ere hil zen martxoan, koronabirusarengatik.