Iruñeko Alde Zaharreko Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaako Iosu Ostari Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa entzun dugu gaurko Egun Ero saioan. Gela bakar batean bizi dira 82 familia baino gehiago, eta egoera horretan konfinamendua askoz ere zailagoa dela salatu dute. Udalarekin harremanetan jartzen saiatu da taldea, etxebizitza hutsak dituelako, baina ez dute erantzunik jaso.