Egun Ero: apirilak 8

Amezti.eus 2020ko api. 8a, 12:15

Barañaingo AFU taldeko kide Ion Erroren elkarrizketa izan dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, atera berri duten 'Larruazalean' diskaz hitz egiteko. Bigarren zatian, berriz, konfinamendu garaiotarako sortu dugun 'Itxialdirako pilulak' entretenimenduzko atalaren beste ale bat izan dugu: gaurkoan eskualdeko hizkerara hurbiltzeko aprobetxatu dugu, hain zuzen Atezko euskarara.

Erabilitako musikak:

-AFU - Zapaldu dut lurra

-AFU - Kantuz bizi naiz

-7 eskale - Mundua hankaz gora

-Tapia eta Leturia - Galdurikan nago