Koronabirusa

Konfinamenduan, indarkeria egoeran laguntza eskatzeko baliabideak

Amezti.eus 2020ko mar. 20a, 11:59

Mugimendu feministak ohartarazi duenez, badira beren erasotzaileekin konfinatuta izan daitezkeen emakumeak. Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik hurrengo baliabideak eskaintzen dituzte laguntza behar dutenenedako.

Gizarte Zerbitzuekin eta genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko lantaldearekin kontaktuan jarri daiteke indarkeria matxistako egoeran izanez gero. Aholkularitza juridikoa ere eskaintzen du 016 telefonoak. Eta, berehalako egoera larrian bazaude, deitu 112 telefonoa.