Koronabirusa

Koronabirusa ekiditeko zenbait neurri

Amezti.eus 2020ko mar. 16a, 14:06

Espainiako Gobernuak alarma egoera izendatu duela eta, etxean konfinatzeko agindu eta mugikortasunean hainbat muga ezarri dira. Zer egin dezakegu alarma egoera honetan, eta zer ez? Eta zein neurri hartu behar ditugu koronabirusa hartzea ekiditeko? Nafarroako Gobernuak informazio eguneratuko gune bat jarri du martxan, koronabirusaren gaineko xehetasun guztiak emateko: https://www.navarra.es/eu/web/coronavirus/hasiera

Ondoko kasuetan soilik atera daiteke etxetik:

-Elikagaiak, botikak edo oinarrizko produktuak erosteko

-Osasun zentroetara joateko

-Lanera joateko

-Adineko jendea edo egoera zaurgarrian dagoena zaintzera joateko

-Banku eta finantza erakundeetara joateko

-Bestelako arrazoi larriren bat medio

 

Gaitza harrapatzea ekiditeko hartu beharreko neurriak:

  • Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin
    • Mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren
    • Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren
    • Komunera joan ondoren
    • Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik
    • Animaliekin kontaktua izan ondoren
    • Esku zikinak dituzun guztietan
  • Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin
  • Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili eta, ondoren, zakarrontzira bota
  • Beste zalantzarik baduzu, Osasun Aholkuaren zerbitzuarekin harremanetan jarri zaitezke
    • 948 290 290 telefono zenbakiaren bidez, astelehenetik igandera, 8:00etatik 21.30era, edo
    • consejosalud@navarra.es posta elektronikoaren bidez