Egun Ero: abenduak 16

Amezti.eus 2019ko abe. 16a, 11:59

Beatriz Ochotorena Lizasoko Baserri Eskolako kidearekin hitz egin dugu gaurko saioaren lehen zatian: Madrilen ospatu duten Cop 25 klimaren inguruko goi bilerako jardunaldi batean hitzaldia eman du beraien proiektuaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, berriz, euskararen tartea izan dugu eskualdeko euskara teknikari Felix Altzelairen ahotik: Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu digu, besteak beste.

Erabilitako musikak:

-Eñaut Elorrieta - Deserriko kontradantza

-The Dø - A Take Away Show

-Kokein - Zain egon gabe

-MICE - Errekastoa