Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gozamenez progamak 2019ko ur festa antolatu du. Uztailaren 31an izanen da Larraintzarko igerilekuan. 12-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago festa, eta ticketak uztailaren 28a baino lehen hartu beharko dituzte. Hona hemen egitaraua:
-20:30 Bokata afaria
-21:15 Jolas erronka
-22:15etatik 23:00etara Bainu librea
*Sarrerak doan izanen dira afaria etxetik ekarriz gero. Igerilekuan bertan bokata eta lata afaldu nahi dutenek 3,5€ ordaindu beharko dituzte.