Iruñeko sanferminetarako autobus zerbitzu berezia jarriko dute Ultzamatik

Amezti.eus 2019ko eka. 26a, 10:25

Sanfermietako egun guztietan egonen dira Ultzamatik Iruñerako autobus bereziak. 

Goizean, eguerdian, arratsaldean nahiz gauen zehar egonen dira autobusak, bai Iruñera joateko eta baita handik buelta egiteko ere.

Ordutegi eta xehetasun guztiak igo dituzte Ultzamako Udalaren webgunera.