Denboraldiko azken Egun Ero irratsaioa izan da gaurkoa! Edurne Kochekin hitz egin dugu Udako Euskal Unibertsitateak Iruñean antolatu dituen ikastaroen inguruan saioaren lehenbiziko zatian. Bigarrenean, berriz, Marta Gaston Izarpe kanpineko kidearekin egon gara udako solstizioa ospatzeko antolatu duten ekimenaz hizketan. Irailean indarrez beteta itzuliko gara. Bitartean, ongi pasa uda!