Errugbi gaupasa arrakastatsua

Amezti.eus 2019ko api. 10a, 10:23

BRT-Menditarrak taldeko mutilak errugbi gaupasan

Jendetza izan zen aurten ere Larraintzarko pilotalekuan ospatutako errugby gaupasan. 400 pertsona izan ziren afaltzen, eta gauean ere bete egin zen pilotalekua.

Goizez, Ultzama trail lasterketa martxan zen bitartean hasi ziren lanean BRT-Menditarrak taldeko mutilak. Iluntzerako dena prest behar zuen, eta hala izan zen. 

Eltzaburuko 'Ostatu' artzaiaren hamasei bildots su mantsoan erretzen hasi ziren, zikiroan egiteko; Egozkueko Zubillaga izan zen horren arduradun. 400 laguni eman zieten afaltzen zikiroa, eta ondoren kantu zaharrak izan zituzten Joxe Anjel soinujolearekin.

Afaltzen izan ziren horietaz gain, gauean jende ugari hurbildu zen pilotalekura, Puro Relajo eta Trikidantz taldeen musikaz gozatu eta ondoren, DJ-arekin gaupasan luzatzeko. Giro ederra izan zen.

BRT-Menditarrak taldeak behar zuen bultzada jaso zuen larunbatean, lanean eta errugbia bultzatzen segitzeko gure inguruetan.