"Beti bezala ohizkoa den baba txerri buztanarekin, ardi txuletak, tirri tarra eta herriko druida den Genarok prestatutako “digestol”-ez osatutako gosari-bazkariarekin hasi ziren", Iñaki Ezkurra Osakar bizilagunak bidalitako kronikan esan digunez. Arratsaldean txerri puxkek biltzen ibili ziren, ohitura den bezala, "Edu akordeolariak girotutako bazkalondoa eta gero". Haiekin afaria egin zuten elkartean, eta "Anitaren bilobak" alaitu zuten gaupasa goizalderaino.
Hemen, Iñaki Ezkurra Osakarrek bidalitako argazkiak.