Ostegunean, txupinazoa eta Maiatzaren paratzearekin hasi ziren bestak Iraizozen. Eguraldia, kristona izan zen eta bertan bildu zen jende asko, guztion artean lana burutzeko. Antzinean maiatzean paratzen zen, baina duela 8 urte inguru berreskuratu zuten, eta maiatzean izan ordez, bestetako lehenengo egunean, irailean, da gaur egun.
17rarte giro onean aritu ziren bestetan, programako ekitaldien artean mus txapelketa, bingoa, eta herri bazkariak nabarmendu zirelarik.
Gainera, txapela jaurtiketa, non Mattin Oiartzun eta Lua Crespo gailendu ziren txikien artean, eta Patricia Juvera eta Cris Arregi helduen kategorian.
Mus txapelketan, bestalde, Amaia Uriak eta Asier Larrayozek irabazi zuten, eta bigarren postua Asier Goñi eta Iñigo Cenozek eskuratu zuten.
Musika, Kantez, Oharkabe, DJ Joseba, Skabidean edo Tirri and Tery taldeek jarri zuten.
*Argazkiak Isabel Echandik bidali dizkigu