Jende asko ibili da asteburuan izandako Larraintzarko bestetan

Amezti.eus 2018ko abu. 6a, 17:26

Asteburu honetan herriko bestak osptu ituzte Larraintzarren. Ostegun arratsaldetik aurrera igande gauera luzatu da jai giroa, eta jende ugari ibili da aurten, bereziki larunbata gauean. Bestetako argazki galeria ikusgai duzue hemen.

Egunez herriko jendea ibili zen festetan, giroa ederra zen, eguraldiak ere lagunduta, eta haurrak pilaka kontatu zitezkeen. Elikagai horiek guztiak batuta, festa giro ederra da emaitza, eta hala izan zen Larraintzarren asteburu osoan zehar. Gauean ere, eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen.

Bestalde, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuek eraso sexisten aurkako pankarta handi bat jarri zuten ostatuko paretan. "Errespetuzko harremanak gustatzen zaizkigu" irakur zitekeen bertan, eta soinean jartzeko esku moreak banatu zituzten.