Asteburu osoko egitaraua prestatu dute Odietako herrian. Txupinazoarekin emanen diete hasiera bestei eta egitarau anitz horri. Umeendako jokoak nagusitzen dira lehenengo eguneko programan. Baina adin guztietakoek disfrutatu dezakete bestaz.
Larunbatean, Herri Kirolekin hasiko da eguna baina erronda eta bazkariaren ondoren, gainera, beste erronda bat eginen dute baina mozorraturik eta Gautxori elektrotxarangak lagunduta. Ondoren DJ Kapitan Generalek emanen du aukera besta luzatzeko.
Igandeko egitarauak ekimen gutxiago ditu, hurrengo eguna eskola eguna baita, baina gainontzekoak bezain dibertigarriak: eskulan tailerra eta puzgarria txikiendako eta mus txapelketa izanen dituzte, esate baterako. Baina hemen duzue egitaraua osorik:
