Bertso saio musikatua, Santurbe baselizan

Amezti.eus 2023ko urr. 9a, 13:31

Esan Erran irratiaren 25. urteurrena dela eta, bertso saio musikatu ederra izan genuen urriaren 7an Odietan, Gaskueko Santurbe baselizan. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto aritu ziren bertsotan; Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta, eta Iñigo Ibarrak jarritako gaiekin.

Eguraldi ederrak lagunduta, herritar ugari batu ziren irratiaren urteurreneko ekimenera. Txanda desberdinak betetzeko lanetan ere hainbat lagun aritu ziren: pintxoak prestatzen, edariak saltzen, kotxeak bideratzen, etab. Eskerrak denei! Bertso saio osoa entzun dezakezue lotura honetan klik eginda.

Erlazionatuak