Pesta eta kultura Gaskuen, asteburuan

Amezti.eus 2023ko abu. 30a, 13:57

Ostiralean pestak hasiko dira eta igandean barroko garaikoa eta euskal musika uztartuko dituen kontzertua izanen dute Santurbeko baselizan.

Haurrentzako jokoekin hasiko dira pestak, ostiralean, 17:00etan. Eta, ondoren, etxez etxeko erronda eta musika izanen dute. Larunbatean, gainera, tortilla lehiaketa, herri kirolak, bazkaria, bingo, afaria eta musika.

Pestak pasata, asteburua osatzeko beste ekimen bat izanen da Gaskuen, Santurbeko baselizan, hain zuzen ere. Danserie Ensembleren kontzertua. Barroko garaiko musika jotzen duen taldea da, baina, euskal musikaren doinuekin ere uztartzen dituena. Hemen duzue kontzertuaren errepertorioa: