Ostitz: Olentzero etorri zaigu

Amezti.eus 2023ko ots. 8a, 13:51

Aurten gelditu da lehenengo aldiz Ostitzen Olentzero. Espero dugu datozen urteetan ere gurean gelditzeko beta izatea.

Gutaz atzendurik edo, Olentzero Ostiztik pasatu bai baina ez zen gelditzen. Hori uste dugu behintzat.

 

Dena dela, aurten, noizbait, oroitu da edo, egia esateko, Ostizko Alkateak edo bakarren batek abisatu du eta aurten bai etorri zaigula. Txintxo etorri eta erregaliz beterik. Zakukada bat opari. Aurtengoan gainera ez du ikatzik inorentzat ekarri.

 

Jende guzia karrikan dela egin diogu harrera, eta denak pozik gainera. Oso kontent gara ostiztar guziok.

 

Ea datorren urtean ere etortzen zaigun deika ibili gabe. Olentzero, bidea ikasi duzu? Hala ez balitz, aterako gaitzazu bidera. Izan ongi eta datorren urte artio.