Erripako pestak, asteburuan

Amezti.eus 2022ko aza. 2a, 12:27

Azaroan oraindik geratzen da pestarik. Erripakoak izanen dira larunbat eta igandean.

Suziria, larunbatean, 12:30ean bota eta horrela emanen diete hasiera jaiei. Herri bazkaria izanen dute gero, eta, bazkalondoan, bingoan jolastuko dira herritar guztiak. Arratsaldean, haurrendako jokoak eta puzgarriak izanen dituzte. Plazan jarriko dituzte eguraldiak laguntzen badu.

Iluntzean musikaren txanda: Los habituales taldearen kontzertua, 19:00etan, eta, gauean ere, musika izanen da.

Igandean, San Martinen ohorean eginen duten meza eta luntxa.