Bertan behera utzi dituzte Latasako festak, COVID kasuen igoera dela eta

Amezti.eus 2021ko aza. 19a, 09:36

Amezti.eus-en jakinarazi genuen Odietako Latasan festak ospatuko zituztela asteburu honetan. Larunbaterako egunosoko egitaraua zuten prestatuta, baina, Nafarroan Covid kasuek gora egin dutela eta, azkenean bertan behera uztea erabaki dute.

Herriko alkateak jakinarazi duenez, ekimen guztiak bertan behera utzi dituzte, eta beraz, 2021ean ere ez da festarik ospatuko Latasan.